1972 -an, Baxenafarreko bihotzean, Euskal
Herrian, Donibane Garazi aldeko adixkide zonbaitek,
ohitura eta kantuz hartzea maite izanez, "Nekez Ari"
taldea sortzen dute. Beren helburu nagusia pestetan eta ostatuetan,
ohizko euskal kantuak ahal bezain ongien kantatzea da. Ezusteka, erdi
bromaz, beren taldea "Nekez Ari" deitzen
dute. Musikari batek laguntzen die, Jo Maris, Pariseko kontserbatorioko
lehen prima ukana zuena.
Beren lehen kantaldia, 1973 -an, Donibane Garazin
eman zuten Salbatorez Garateneko Trinketean, M. Etxegoin eta Arbillagaren
aurkako partidaren aintzinean (partida garaian euria jeuts ahala hasi
ondoren eta itaxurak izanik, partida burutu gabe gelditu zen).
1975 -an, taldeak bere lehen diska grabatzen du "zure izena zoin eder", eliz kantak, Aita Bruno, Bellok -eko fraideak galdeginik.
Nekez Ari -k bere kantu andanarekin, frantses telebista nazionaletan
parte hartzen du. 1989 -an japoniar telebistako saio batean emanaldi
bat eskeintzen du. 1992 -an "Davis kopa"
animatzaileetariko bat da.
Urtez urte, jaialdi nazional eta nazioartekoetan aurkeztu da, hala nola
Atzerrian ere ibilia izan da, 2000 -ko Buruilean Mexiko
alderat jo zuen eta Monterrey hirian Euskal kanta ezagutarazten
da.
Hurrengo urtean Kuba herrialdean, Nekez Ari -k bere
nortasuna erakutsi zuen bi bidaia burutuz; hauetan Uharte Iruñako
Ardanbera soinulari taldea lagun zuelarik.
Iparraldeko
Abesbatzen Elkartea-ri bultzatzen da, bertze 20 bat koruekin
eta Euskal Herri osoko Abesbatzen Elkarte Konfederakundean ere sartzen
da. Azken honek, 250 bat koru ditu, Ipar eta Hego Euskal
Herrian sakabanturik.
1996 -an taldea hautatua izan da "Victoires de la Musique"
deituriko musiketan .
Eman klik abesti batzuk entzuteko >>>
Euskal Kultur erakundeak galdeginik, "Siadeco"
-k (Donostiako Sozio Ekonomi Ikerketa elkarteak) inkesta bat egin du;
alegia, Ipar Euskal Herrian, koru kanta eta euskal
kantaren egoera zoin den ikertu. Hona beraz emaitza orokorra. Iparraldean
82 abesbatza daude, guztira 2690 korista elkartuz.
Galdera berezian: "Koristen ustetan euskal kantan zoin
dira erreferentzi taldeak?" Nekez Ari taldea hirugarren
sailkatzen dute, Oldarra eta Oskorriren ondotik.
2002 -an, hogeita hamargarren urteburua ospatu ondoren, xede hortarat azken grabaketa bat egin ostean, Jo MARIS beren betiko gidari eta zuzendariak taldea utzi zuen.
Gaur egun, taldea 25 kantari eta musikariz osaturik dago,
J.Marie PIOLET zuzendari berriaren eskuetan pausaturik bere geroa.
Denbora jin, denbora joan, Nekez Ari taldeak bere xedeak errespetatzen
ditu :