Kantak literatura herrikoiaren iturri biziena dira. Euskal olerkia musikarekin erlazio zuzena dauka. 1545.urte arte euskal ondorea ahoz - aho helarazia izan da. Urte hartan euskarazko lehen liburua kaleratu zen, Beñat Etxeparek idatzia, Eiheralarreko erretorak Bordalen inprimaturik.
Lehendabiziko oinarrizko kanta bilduma 1870. urtean J. D. Sallaberryk idatzi zuen. Euskal kanta herrikoiak bost sailetan bereiztu daitezke:
-Kantikak
-Eguberriko kantak
-Kondairazko kantak
-Amodiozko kantak
-Burla edo trufazko kantak.
Gizartea bezala, mintzairak, tradizioak, musika eta kantak erro zaharrak dituzte. Euskal musika Europa giroan azkartu da, berezitasun batzuekin : "mineur" moldean gehien bat eta oroz bat ritmotua. XI mendetik aurrera, kanta gregorianoen eragina dauka, euskal kanta aunitz estilo hortarik sortu direlarik.
Musika eta kanta euskal kulturaren oinarrizko zutabeak dira. Kantak mintzairaren ahotsak dihartza, kanta ahidegoarena da. "La musique populaire...” E. Goyhenetcheren “Notre Terre Basque ".
Euskal kulturan kantaren garrantzia era zabal guztietan
agertzen da, hoinbertze koruen sortzean esaterako (250 bat elkartasun)
eta horrenbesteko kantari taldeetan, Euskal Herrian horotara 2 600 000
biztanle daudelarik. Euskaldun kantaria, ez da kondaira soil bat, euskaldunak
bizi duenaren agertzeko molde bat baizik.