Mendiz inguratutako nabaren erdian dago, Hego alderat kokaturik eta Espainiari buruz doa Arnegi-n gaindi, Konpostelako bidea zeharkatuz.
Aintzinean hiri politiko nagusi eta administratiboa zen, mendiz haraindiko Nafarroa, 1790 -a arte Baxenafarreko herrien biltokia, bidekurutze historikoa
Militar nahiz baketzaleen ukaldiak jasan ditu, esterako Jakobiten bidearen zabaltzea erdiaroan. Garaziko herriak, aztarna asko dauka erromatarren, frankoen, nabartarren harat honaten ondorioz, Ibañetan gaindi Iruñatik Espainiara zoazila.
XII
mendean Garazin harresiak altxa zituzten, eta berriz
ere XVII mendean, Deville ingenieri militarraren planei
esker. Era berean, 1685 -ean Vauban -ek harresi hauek
eraberritu zituen. Gaur egun, Garazin bizi izan den iragan higikorraren
ondorioa agerian dago; zitadela bere harresiekin, 1584 -ko apezpikuen
gartzela ( apezpikurik behin ere ikusi duena, herriko presoak baizik
) Zubiburuko gure Anderearen eliza ( XVII. mendekoa ).
Herrialde turistikoa izanagatik, bere laborantzari
derrigorrez atxikia dago. Hazkuntzari lotua gehienik, artzaintzari,
usaia xaharrak atxikiz, hala nola borturatzea eta pottokaren
hazkuntza.